LEHEN MAILAKO TXOSTENAK

Arreta berezia jartzen dugu hitzaldiak aukeratzean, eta bereziki haien originaltasuna eta komunitateari egiten dioten ekarpena baloratzen dugu.

INGURUNE PAREGABEA

Elkartetik ahalegin guztiak egiten ditugu - aurten ere - kongresu gogoangarri bat egiteko bertaratzen direnentzat.

KONGRESU MURRIZTUA

Eratu ginenetik kongresu txiki baten aldeko apustua egin dugu, bertaratuen artean esperientziarik onena lortzeko.

PARTE-HARTZEA ETA LANKIDETZA

Bertaratzen direnen artean jarduera kolektiboak sustatzen ditugu, hala nola hackatoia, tailerrak edo zibersegurtasun erronkak.

ZURE ASISTENTZIA, ZURE ARAUAK

Zure pribatutasunaz jabetuta, kongresu honek ez dizkie parte-hartzaileen datuak hirugarrenei lagatzen.

IRABAZI-ASMORIK GABEKOA

Gure elkarte filosofiaren arabera, biltzar hau bazkide eta babesleen ordu kontaezinei esker erematen dugu aurrera.

] CALL FOR PAPERS [

  • 00

    days

  • .
  • 00

    hours

  • :
  • 00

    minutes

  • :
  • 00

    seconds

  • Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu EuskalHack Security Congress bederatzigarren edizio honetan parte hartu nahi duten guztiei, bai profesionalak, ikasleak edo afizionatuak izan.

    Segurtasun informatikoarekin eta, oro har, teknologiarekin zerikusia duten ponentziak eta tailerren bila gabiltza.

    Adibide gisa, alderantzizko ingeniaritzarekin lotutako gaiak, vuln-dev, exploiting, telefonia mugikorreko erasoak, APTak, IA, segurtasun industriala... baina ez zaitez kikildu, edozein proposamen baloratuko dugu originaltasunaren, balio didaktikoaren, komunitateari egindako ekarpenaren eta gure partaideei denbora ona pasarazteko gaitasunaren arabera.

    Jarraian, CFPari buruzko xehetasun gehiago aurkituko dituzu, hizlari izateko zure proposamena helarazteko:

] BAIEZTATUTAKO HIZLARIAK [

] PATROCINADORES [

PLATINO

GOLD

SILVER

BRONZE

] EUSKALHACK CYBERSECURITY AWARD 2026 [

Bederatzigarren edizio honetan, azken urtean zibersegurtasunaren arloan egindako ekarpen arabera pertsona bat aintzatesten jarraitu nahi dugu. EuskalHacketik, zibersegurtasun komunitatearentzat, ingurune profesionalarentzat eta herritarrentzat onuragarria izan den ahalegina egin duten gizabanako horiek guztiak bereizi nahi ditugu, nahiz eta anonimoak izan.

Euskalhack cybersecurity award

SARITUEN ZERRENDA

Izendapenak egiteko epea abenduaren 31a arte egongo da zabalik. mezu pribatu bat bidaliz, gure sare sozialetan argitaratuz edo email soil bat bidaliz. Jasotako hautagaitza guztien artean kongresurako bi sarrera zozkatuko ditugu.

Amaitzeko, kongresuan sari bat emango diogu ekarpen garrantzitsutzat jotzen dugun pertsonari.

Zuen proposamenen zain gaude!

] OPEN-SPACE [

Gau-Hack

Bederatzigarren edizio honetan, ESC-eko partaideei esperientziak eta ezagutzak partekatzeko gune eroso bat eskaini nahi diegu.

Ekainaren 19ko arratsalde-gauean (ostirala), "Open-Space"-ra joan ahal izango zarete. Bertan, mahaiak eta erregeletak izateaz gain jendea ezagutzeko eta hackingarekin zerikusia duen edozein gairekin ondo pasatzeko aukera izango duzue.

Horretarako, zibersegurtasuneko hainbat erronka jarriko ditugu bertaratuen eskura, eta berrikuntza gisa, hitzaldi laburrak emateko gune bat izango dugu.

Informazio erabilgarria

19/06/2026 Ekitaldiaren eguna
20:00 * OLARAIN (UNUS & DUO aretoak)Sarbidea irekitzea.
04:00* OLARAIN (UNUS & DUO aretoak)Utzaraztea.
hackathon euskalhack

* Edukiera mugatua 50 parte-hartzailerentzat, iritsitako hurrenkeraren arabera.

] KOKALEKUA [

OLARAIN IKASTETXE NAGUSIA
Ondarreta Pasealekua, 24
Donostia - San Sebastián | Gipuzkoa

Nola iritsi? Non aparkatu?

] DESKONTUAK [

OSTATUA

Deskontu berezi bat adostu dugu Olarain Egoitzarekin,
kongresua egingo den tokiarekin, bertaratutakoentzat:

ERNE: hotel-okupazioaren eskari handia dago hirian.

Posta bidezko zuzeneko erreserbak: [email protected]
Gaia adieraziz: "Reserva EuskalHack + Kongresurako sarreraren bilatzailea"

Eskuragarritasunaren araberako eskaintza

Erreserba Info +

SARRERA EROSI

Sarrera honek bi egunetarako kongresura, Welcome Packera, Tailerretara, Open-Spacera eta kongresuko beste ekimen batzuetara sarbidea ematen dizu.

* SARRERA MURRIZTUA:
Langabeak eta 25 urtetik beherakoak (Modu frogagarrian egiaztatu beharko dute sarbide-kontrolean).

Prezioen zerrenda:

[SECTION 1] > Otsailaren 16tik martxoaren 15ra: 85€ [SECTION 2] > Martxoaren 16tik maiatzaren 31ra: 125€ [SECTION 3] > Ekainaren 1etik ekainaren 15era: 190€

SARRERA EROSI

EuskalHack Security Congress, Euskal Herriko lehen hacking etikoaren elkartearen ekimena da. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, Donostian eratua, eta segurtasun informatikoko ikerketarekin lotutako hainbat profesionalek osatzen dute.

Gure helburua segurtasun digitalaren arloko komunitatea eta kultura sustatzea da edozein publiko interesdunentzat (segurtasunaren munduan sartu nahi duten adituak edo hasiberriak), batez ere ezagutza teknikoa sustatuz eta zabalduz.

Kongresu espezializatu hau Euskal Herriko garrantzitsuena da, eta bederatzigarren edizio honetan 200 lagunentzako tokia aurreikusten da.