BAIEZTATUTAKO HIZLARIAK

 

Juan Sacco

Segurtasun-ikertzailea, 15 urtetik gorako esperientzia duena segurtasun ofentsiban, exploit garapenean, alderantzizko ingeniaritzan, Windowseko kernelaren ustiapenean eta ahultasunen ikerketan. Esperientzia sendoa maila baxuko arazketan, memoriaren hondatzean eta ustiatzeko teknika aurreratuetan. Ibilbide luzea Fortune 500 zerrendako enpresetan, zibersegurtasunaren hornitzaileetan eta finantza-erakundeetan. Hizlari ohikoa nazioarteko hitzaldietan (Black Hat, HITB). Hall of Fame programetan onartua izan da, Google, Facebook, Microsoft, Bing, Oracle, DJI eta gehiago barne.

Jose Luis Verdeguer

Sistemen Ingeniari Teknikoa eta Web Aplikazio eta Zerbitzuen Garapeneko Masterra, Alacanteko Unibertsitatean. Gaur egun, Informatikako doktoretza ikasten ari da VoIP teknologian oinarritutako komunikazio-sistemak ikuskatzeko metodologiei buruz. 90eko hamarkadatik segurtasun informatikoaren munduan murgilduta eta 2011tik Zoon Suite operadorean CTO bezela lanean. Alacanteko Unibertsitatean ere lan egiten du irakasle elkartu gisa, Informatika Masterrean eta Zibersegurtasun Masterrean eskolak emanez. Gainera, CS3 Group segurtasun-enpresarekin lankidetzan aritzen da auditore senior gisa.