Login
Main menu

Bazkide izateko estatutuetako 33 eta 36 artikuluetan aipatutako prozedura jarraitzen du:

  • 33. Artikulua.- Elkarteko kide edozein pertsona fisiko izan ahalko da beti eta hurrengo baldintzak betetzen direnean:
    • Adinduna izatea eta jarduteko gai direnak, elkartearen helburuetan interesa badute.
    • Pertsona juridikoak direnean, eskumena duen organoak bere baitan hartutako erabaki baliodunaren kopia aurkeztu beharko dute, eta bertan adierazi bai elkartzeko borondatea, bai beren izenean arituko denaren izendapena.
         
  • 36. Artikulua.- Elkartean sartu nahi duenak idatziz aurkeztu beharko du bere eskabidea, bi bazkidek sinatuta eta presidenteari  zuzenduta. Presidenteak eskaeraren berri emango dio Zuzendaritza Batzordeari, eta azken horrek erabakiko du eskabidea egin duena elkartean onartu ala ez. Erabakiaren aurkako gorako errekurtsoa jar dakioke Batzar Orokorrari.

Bazkide kuoten gaineko informazioa (proportzionala):
SARRERA HILABETEA
KUOTA
Urtarrila (12 hilabete)
130 €
Uztaila (6 hilabete)
65 €
Urria (3 hilabete)
32,50 €
 
** Ikasle edo langabea bazara, ikasketen amaierarte edo zure egoera lana berriz hasi arte %20ko kuota murriztuaz gozatuko duzu.

 

Interesatuta egonez gero, kontaktu-formulariora jo izapidea eskatu ahal izateko.